19 Beren erlijioari buruzko gorabeherak baino ez zituzten, eta hila den eta Paulok bizi dela dioen Jesus izeneko bati buruzkoak bereziki.
20 Nik ez bainekien auzi hura nondik nora eraman, Jerusalemera joan nahi al zuen galdetu nion, han epai zezaten.
21 Baina Paulok gora jo zuen, auzia enperadore jaunak erabaki zezala eskatuz; beraz, kartzelan zain zezatela agindu nuen, enperadoreagana bidali arte».
22 Agripak esan zion Festori:—Neuk ere gustura entzungo nioke gizon horri.—Bihar entzungo diozu —erantzun zion Festok.
23 Biharamunean, beraz, Agripa eta Berenize etorri ziren ospe handiz eta entzutegian sartu ziren, gudalburuak eta hiriko handikiak berekin zituztela. Paulo ekartzeko agindu
24 eta honela mintzatu zen Festo: «Agripa errege eta gurekin zaudeten gainerako jaunok, hona hemen gizona. Judu guztiak, bai Jerusalemen eta bai hemen, bizia zor duela oihukatuz etorri zaizkit.
25 Garbi ikusi dut, hala ere, ez duela heriotza merezi duenik ezer egin; baina enperadore jaunarengana jo duenez gero, harengana bidaltzea erabaki dut.