5 Eta Ziliziako eta Panfiliako itsasoetan barrena, Liziako Mira hirira iritsi ginen.
6 Han, Italiara zihoan Alexandriako ontzi bat aurkitu zuen ehuntariak, eta denok bertara aldatu gintuen.
7 Zenbait egunez geldi-geldi ibili ondoren, nekez iritsi ginen Knido hirira: haizea kontra genuenez, Kretaren babesera joan ginen, Salmon* lurmuturraren ondotik igaroz.
8 Eta kostarik kosta doi-doi iritsi ginen Portu Eder izeneko toki batera, Lasea hiritik hurbil.
9 Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen. Paulok ohar hau egin zien:
10 «Adiskideok, ikusten nago itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela, ez karga eta ontziarentzat bakarrik, baita guretzat ere».
11 Baina ehuntariak fede gehiago zuen lemazain eta patroiarengan Pauloren esanetan baino.