33 Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen;
34 izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina
35 apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.
36 Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe —hau da, Adore-emaile— deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra.
37 Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.