21 Esan zitzaien bezala, egunsentian tenplura joan eta irakasten hasi ziren.Bitartean, apaiz nagusiak eta honen alderdikoek israeldar buruzagien Biltzar Nagusia bilarazi zuten eta apostoluak kartzelatik ekartzeko agindu.
22 Baina guardiek, joan zirenean, ez zituzten aurkitu, eta berri ematera itzuli ziren:
23 «Kartzela arreta guztiaz itxia aurkitu dugu eta zaintzaileak ateetan erne, baina irekitzean barruan ez dugu inor aurkitu».
24 Berria entzunik, tenpluko guardiaburua eta apaizburuak zer gertatu ote zen asmatu ezinik zebiltzan.
25 Hartan, norbait etorri zen albiste honekin: «Kartzelan sartu zenituzten gizonak tenpluan daude eta herriari irakasten dihardute».
26 Joan zen, orduan, guardiaburua bere mutilekin eta ekarri egin zituen, baina indarrik erabili gabe, herriak harrika emango ote zien beldur baitziren.
27 Biltzar Nagusiaren aurrera eraman zituzten eta apaiz nagusiak esan zien: