13 Bigarren aldiz joan zirenean, Josek bere burua ezagutzera eman zien anaiei, eta Joseren jatorriaren berri jakin zuen faraoiak.
14 Orduan, Josek bere aita Jakob eta etxeko guztiak ekartzeko agindu zuen: hirurogeita hamabost lagun ziren guztira.
15 Honela jaitsi zen Jakob Egiptora, eta han hil ziren bera eta beste gure arbasoak.
16 Gero, haien gorpuak Sikemera eraman zituzten eta, bertan, Abrahamek Hamorren ondorengoei diruz erositako hilobian ezarri.
17 «Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton.
18 Bainabeste errege bat izan zen Egipton, Jose ezagutu ez zuena.
19 Hark gure herriaren aurka maltzurkeriaz jokatu zuen eta tratu txarra eman zien gure arbasoei, beren haurrak zapuztera behartuz, bizi ez zitezen.