51 «Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok! Espiritu Santuari kontra egiten diozue beti. Zeuen arbasoen antzeko zuek ere!
52 Zein profeta ez zuten zuen arbasoek pertsegitu? Haiek Zintzoaren etorrera aurrez iragartzen zutenak hil zituzten; zuek, berriz, Zintzoa bera saldu duzue eta hil,
53 zuek, aingeruen eskutik legea hartu bai, baina bete ez duzuenok».
54 Estebanen hitzaldia entzutean, barrua sutan zuten eta hortzak karraska, haren aurka amorruz.
55 Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.
56 Eta honela esan zuen: «Hara, zerua zabalik ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean».
57 Orduan, haiek belarriak itxi eta, garrasika, gainera jaurti zitzaizkion Estebani denak batean.