27 Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren bat: Etiopiako Kandaze* edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes
28 eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen ari zen.
29 Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».
30 Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari:—Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?
31 Hark erantzun:—Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi.
32 Irakurtzen ziharduen pasartea honako hauxe zen: Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu.
33 Gizon ezereza zelako ez zioten justiziarik egin. Nork aipatuko du haren ondorengotza? Erauzi egin baitzuten haren bizia lurretik.