1 Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta
2 Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.
3 Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.
4 Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen:—Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?