10 Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion:—Ananias!—Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.
11 Jaunak esan zion:—Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoaz; otoitzean ari da
12 eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.
13 Ananiasek erantzun zion:—Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei Jerusalemen.
14 Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak atxilotzeko.
15 Jaunak, ordea, esan zion:—Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.
16 Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.