28 Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zen Saulo Jerusalemen, Jaunari buruz ausardiaz hitz eginez.
29 Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan.
30 Senideek, horretaz jabetzean, Zesareara eraman zuten eta handik Tarsora bidali.
31 Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.
32 Pedro harat-honat zebilen etengabe. Joan zen Lidako fededunak ikustera ere,
33 eta han Eneas zeritzan gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohatila batean etzana zegoena elbarri.
34 Pedrok esan zion: «Eneas, Jesu Kristok sendatzen zaitu. Jaiki eta bildu ohea». Bat-batean jaiki egin zen.