40 Pedrok denak irtenarazi zituen eta, belaunikaturik, otoitz egin zuen; gero, gorpura bihurturik, esan zuen: «Tabita, jaiki!»Hark begiak ireki zituen eta, Pedro ikustean, eseri egin zen.
41 Pedrok eskutik hartu eta zutiarazi egin zuen eta, alargunei eta fededunei deiturik, bizirik aurkeztu zien.
42 Jope osoak izan zuen gertatuaren berri, eta askok sinetsi zuten Jaunarengan.
43 Pedro denboralditxo batez gelditu zen Jopen Simon izeneko larrugin baten etxean.