24 Jatorriz zeurea zenuen basaolibondotik moztu eta zeurea ez zenuen olibondoan txertatu bazintuen, askoz errazago izango du olibondotik sortutakoak beren berezko olibondoan txertatzea.
25 Senideok, ez zaituztet ezjakinean eduki nahi Jainkoak honetan guztian duen asmo ezkutuaz, harro ez zaitezten. Israelgo zati baten itsukeriak, jentil-herri guztiak salbamenera heldu arte iraungo du;
26 orduan, Israel osoa salbatuko da, Liburu Santuak dioenez: Siondik etorriko da askatzailea, eta sinesgogorkeria kenduko du Jakoben ondorengoengandik.
27 Hona haiekin egingo dudan ituna, bekatuak barkatuko dizkiedanean.
28 Berri onari dagokionez, israeldarrak Jainkoaren etsai dira, zuen onerako; baina, Jainkoak egindako aukerari dagokionez, maite-maiteak dira beren arbasoak direla eta,
29 behin betikoak baitira Jainkoaren dohainak eta deia.
30 Zuek, garai batean Jainkoarekin errebelde zinetenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia lortu duzue.