7 Zer esan nahi du horrek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira,
8 Liburu Santuak dioen bezala: Jainkoak adimena itsutu egin zien. Begiak eman zizkien, baina ez ikusteko, belarriak ere bai, baina ez entzuteko Eta horrela gaur arte.
9 Eta Davidek honela dio: Gerta bekizkie beren otorduak tranpa eta sare, erorbide eta zigor.
10 Lauso bitez haien begiak, ez dezaten ikus, makur bekie bizkarra betiko.
11 Beste galdera bat: Gehiago ez zutitzeko erori ote da Israel? Inola ere ez! Haiek erori zirelako heldu dira jentilak salbamenera, eta hori israeldarren jelosia pizteko gertatu da.
12 Beraz, haien erortzea munduarentzat aberasbide, hau da, haien hutsegitea jentilentzat aberasbide gertatu bada, zenbatez aberasgarriago ez ote da izanen Israel osoak salbamena iristea!
13 Orain, zuei, jentiloi, mintzo natzaizue: jentilen apostolu naizenez gero, ospetsu egin nahi dut neure zerbitzu hau,