11-13 Eta seme haiek jaio aurretik, artean ez onik, ez gaitzik egiteko gai ez zirela, Jainkoak esan zion Rebekari: Zaharrena gazteenaren morroi izango da, edo beste pasarte batek dioen bezala, Jakob izan nuen maite, eta ez Esau .Eta hori guztia, Jainkoak aukeratzeko duen askatasuna berresteko eta Jainkoak, aukera egiterakoan, giza jokabidea ez, baizik eta bere dei hutsa hartzen duela kontuan adierazteko izan zen.
14 Eta zer esan guk? Jainkoa ez dela zuzena? Ezta inola ere,
15 berak esana baitio Moisesi: Nik mesede egin nahi diodanari egiten diot mesede, eta gupida izan nahi diodanari izaten gupida.
16 Arazoaren gorabehera ez dago norberak nahi izatean edota norbera saiatzean, Jainkoak errukia izatean baizik.
17 Honela esaten dio Jainkoak faraoiari Liburu Santuan: Honetarako utzi zaitut bizirik: nire ahalmena erakusteko eta mundu osoak nor naizen jakin dezan.
18 Beraz, Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen.
19 Baina esango didazu: «Zergatik haserretzen da, hortaz, Jainkoa, inork ere ezin badio beraren nahiari aurre egin?»