25 Hori da Oseasen liburuan esaten dena: «Ez-nire-herria»ri «Zu-nire-herria» esango diot; eta «Ez-maitea»ri «Maitea» .
26 Eta, «Zuek ez zarete nire herria» esan beharrean, «Jainko biziaren seme-alaba» deituko ditu Jainkoak.
27 Isaiasek, berriz, hau dio Israeli buruz: Israeldarrak itsasoko hondarrak bezain ugariak izango balira ere, bakar batzuk besterik ez dira salbatuko.
28 Beteko du erabakia Jaunak, oso-osorik eta luzapenik gabe bete ere lurrean.
29 Baina Isaiasek beste hau ere esan zuen aurrez: Jaun ahalguztidunak gutariko batzuk bizirik utzi ez balitu, Sodomaren eta Gomorraren azkena izango genukeen guk ere.
30 Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.
31 Israelek, berriz, Jainkoaren onespena emango zion legea betetzen saiatu arren, ez zuen helburua iritsi.