20 idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,
21 ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.
22 Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,
23 otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.
24 Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.
25 Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera.
26 Ez gaitezela izan harroxko, elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.