6 Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua izateak edo ez izateak ez du ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena da.
7 Ongi ari zineten lasterketan. Nork jarri zizuen oztopoa bidean, egiari ez jarraitzeko?
8 Deitzen zaituzten Jainkoak behintzat ez dizue horretara eragin.
9 Hartu gogoan legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela.
10 Hala ere, zuei dagokizuenez, badut konfiantza Jaunak iritzi bereko egingo zaituztela gai honetan; baina zuek nahasten zaituenak, edozein dela ere, izango du bere zigorra.
11 Niri dagokidanez, senideok, egia balitz erdainkuntza gomendatzen jarraitzen dudala, juduek ez ninduketen pertsegituko. Baina, orduan, deuseztatua legoke Kristoren gurutzearen eskandalua!
12 Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira!