22 hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.
23 Iraun dezagun sendo itxaropena aitortuz, leiala da-eta hitza eman diguna.
24 Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.
25 Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.
26 Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik:
27 Jainkoaren auzi izugarria eta errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero.
28 Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz.