31 Izugarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea!
32 Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten.
33 Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean; besteok, horrela erabilitakoen lagunkide izan zineten;
34 parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela.
35 Beraz, ez galdu adorea, berekin sari handia dakar eta.
36 Iraupena behar duzue, Jainkoaren borondatea betez agintzaria eskuratzeko.
37 Izan ere: Laster, bai, oso laster etorriko da etortzekoa, ez du luzatuko.