6 Erre-opari eta bekatuen barkamen-oparirik ez duzu atsegin izan.
7 Horregatik diot: «Hemen nauzu». Liburuan agintzen zait zure nahia betetzeko, ene Jainko.
8 Lehenik dio: Ez zenuen nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan.
9 Ondoren, beste hau dio: Hemen nauzu zure nahia betetzeko.Aipaturiko lehenengo kultua kentzen du bigarrena jartzeko.
10 Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak.
11 Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz.
12 Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko.