1 Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea.
2 Fede horrengatik onetsi zituen Jainkoak gure arbasoak.
3 Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela.
4 Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.
5 Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.
6 Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela.