18 Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera, su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira;
19 ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten,
20 ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.
21 Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.
22 Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,
23 beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana
24 eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana.