1 Beraz, Jainkoaren atsedenean sartzeko agintzaria indarrean dagoen bitartean, kontuz ibili behar dugu, zuetakoren bat sartu gabe geldi ez dadin.
2 Guri ere berri ona eman zaigu gure arbasoei bezala; baina hauei ez zien ezertarako balio izan mezua entzuteak, entzun sinetsi gabe entzun zuten eta.
3 Gu, ordea, sinesten badugu, sar gaitezke Jainkoaren atsedenean; honetaz esan zuen Jainkoak: Orduan, zin egin nuen haserre: «Ez, ez dira sartuko atsedenerako eman nien lurraldera».Egia esan, mundua eginez gero, bukatuak zituen Jainkoak bere lanak;
4 honela esaten baita Liburu Santuan zazpigarren egunaz: Zazpigarren egunean atseden hartu zuen Jainkoak berak eginiko lan guztitik.