4 honela esaten baita Liburu Santuan zazpigarren egunaz: Zazpigarren egunean atseden hartu zuen Jainkoak berak eginiko lan guztitik.
5 Baina aipatu dugun pasartean, Ez dira nire atsedenean sartuko esan zaigu.
6 Horrela bada, batetik, atseden horretan batzuk sartzekoak direlako eta, bestetik, berri ona lehendabizi hartu zutenak beren desobedientziagatik sartu ez zirelako,
7 beste egun bat, gaur bat, jarri du Jainkoak, askoz geroago Daviden bitartez lehen aipaturiko hitzok esanez: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak.
8 Josuek israeldarrei atsedena eman izan balie, Jainkoak ez zukeen beste geroagoko egun batez hitz egingo.
9 Bada, beraz, oraindik beste atseden-egun bat Jainkoaren herriarentzat.
10 Eta Jainkoaren atsedenean sartzen denak bere lanetik atseden hartzen du, Jainkoak ere bere lanetik atseden hartu zuen bezala.