7 Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.
8 Eta, Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi zuen obeditzen;
9 horrela, bete-beteko izatera iritsi zelarik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zen berari obeditzen dioten guztientzat,
10 eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera.
11 Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.
12 Honezkero, maisu ere izan behar zenukete, baina oraindik Jainkoaren mezuaren gauzarik funtsezkoenak ere ikasi beharrean zaudete; janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete.
13 Esnez mantentzen dena, ordea, ez da gai salbamenaren doktrina ulertzeko, bularreko haurra baita.