1 Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi-goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen.
2 Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake-errege».
3 Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.
4 Zenbaterainokoa ez ote zen Melkisedek, gure arbaso Abrahamek berak guduan harrapaturiko gauza hoberenen hamarrenak eman baitzizkion!