6 Melkisedekek, ordea, jatorri berekoa izan gabe, Abrahamengandik jaso zituen hamarrenak eta, gainera, Jainkoaren agintzariak hartuak zituen Abraham bedeinkatu egin zuen.
7 Eta, jakina, handienak bedeinkatzen du txikiena.
8 Hemen, gure artean, hamarrenak jasotzen dituzten lebitarrak gizon hilkor dira; baina harako Melkisedek hura bizirik dagoela aitortzen dute Liburu Santuek.
9 Eta nolabait esan daiteke, Abrahamen bitartez, orain bere ondorengoen bidez hamarrenak jasotzen dituen Lebik berak eman zizkiola hamarrenak Melkisedeki;
10 izan ere, Abrahamek bere baitan zeraman Lebi, Melkisedek bidera irten zitzaionean.
11 Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen. Beraz, lebitar apaizgoa Jainkoarekiko harreman betea lortzeko gai izan balitz, ez zen beharrezko izango beste apaiz bat sortzea, ez Aaronen antzera, baizik Melkisedeken antzera apaiz dena.
12 Eta, apaizgoa aldatuz gero, nahitaez aldatzen da legea ere.