1 Lehenengo itunak bazituen bere kultu-ohikuneak eta bere lurreko santutegia.
2 Honela antolatua zegoen santutegia: lehenengo aldean, «Santu» izenekoan, argimutila, mahaia eta Jaunari eskainiriko ogiak zeuden;
3 gero, bigarren errezelaren atzean «Toki santu-santu» izeneko aldea zegoen.
4 Bertan, intsentsua erretzeko urrezko aldarea eta itun-kutxa, dena urrez estalia, zeuden. Kutxaren barruan urrezko ontzi bat zegoen, manaz betea, baita Aaronen makila, ernamuindu zena, eta itunaren harlauzak ere.