14 zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!
15 Horregatik, Jesu Kristo itun berri baten bitarteko da, bere heriotzaz antzinako itunaren garaian egindako hutsegiteak barkatu baititu; horrela, agindutako betiko ondarea jaso dezakete Jainkoak deitutakoek.
16 Izan ere, testamentua beteko bada, beharrezkoa da testamentugilea hila izatea,
17 hil ondoren balio baitu testamentuak; testamentugilea bizi den bitartean, ez du indarrik.
18 Horregatik, lehenengo ituna ere ez zen odol-isurketarik gabe egin.
19 Moisesek, legeko agindu guztiak herriaren aurrean irakurri ondoren, zekor eta akerren odola hartu zuen —ur, purpura gorrimin eta isipuaz batera—, eta lege-liburua eta herri osoa zirtatu zituen,
20 esanez: Odol hau Jainkoak zuekin egiten duen itunaren ezaugarri da.