32 Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten, eta honen gainean gelditzen.
33 Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”.
34 Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea».
35 Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin.
36 Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».
37 Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten.
38 Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien:—Zeren bila zabiltzate?Haiek erantzun:—Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).