1 Gizon bat, Lazaro zeritzana, gaixo zegoen. Betaniakoa zen, Maria eta honen ahizpa Martaren herrixkakoa.
2 (Maria hau —gaixo zegoen Lazaroren arreba— Jauna ukenduz igurtzi eta oinak bere ile-adatsez xukatu zizkiona zen).
3 Bi ahizpek Jesusi albistea bidali zioten: «Jauna! Zure adiskidea gaixo dago».
4 Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».
5 Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen arren,
6 hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan.