38 Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.
39 Jesusek esan zuen:—Kendu harria.Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:—Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.
40 Jesusek erantzun zion:—Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
41 Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.
42 Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».
43 Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!»
44 Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».