41 Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.
42 Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».
43 Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!»
44 Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».
45 Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.
46 Haietariko batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten.
47 Orduan, apaizburu eta fariseuek Biltzar Nagusia bildu zuten, eta esan:—Zer egin? Gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da!