9 Jesusek erantzun zien:—Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;
10 baina gauez dabilenak estropezu egiten du, ez baitu argirik.
11 Eta erantsi zuen:—Lazaro gure adiskidea loak hartu du; baina banoa iratzartzera.
12 Esan zioten, orduan, ikasleek:—Jauna, loak hartu badu, sendatuko da.
13 Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.
14 Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek:—Lazaro hil egin da,
15 eta pozten naiz han ez izanaz, zeuen onerako izango baita, horrela sinets dezazuen. Goazen, bada, haren etxera.