1 «Hau guztia, zuen sinesmenak huts egin ez dezan esan dizuet.
2 Zeren eta judu-elkartetik bota egingo baitzaituztete; are gehiago, badator ordua, zuek hilko zaituztenak Jainkoari kultu ematen diola uste izango duena.
3 Eta horrela jokatuko dute ez Aita, ez ni, ezagutu ez gaituztelako.
4 Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen.«Ez nizuen hori hasieratik esan, ni zuekin nengoelako.
5 Orain, ordea, bidali nauenarengana noa, eta zuetariko inork ez dit nora noan galdetzen.
6 Baina esan dizuedanagatik, barrua tristuraz bete zaizue;