23 «Egun hartan ez duzue ezer galdetu beharrik izango. Bene-benetan diotsuet: Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue.
24 Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.
25 «Orain arte irudi bidez hitz egin dizuet; baina badator ordua irudi bidez hitz egingo ez dizuedana, baizik eta Aitaren berri argi eta garbi emango dizuedana.
26 Orduan, nire izenean eskatuko duzue, eta ez dut nik zuen alde Aitari erregutu beharrik izango,
27 zeren Aitak berak maite baitzaituzte, ni maite izan nauzuelako eta Jainkoarengandik etorri naizela sinetsi duzuelako.
28 Aitarengandik irten eta mundura etorri nintzen; orain mundua utzi eta berriro Aitarengana noa».
29 Ikasleek esan zioten:—Orain bai mintzo zarela argi, eta ez irudi bidez.