24 Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.
25 Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten:—Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa?Hark ukatu egin zuen, esanez:—Ez, ez nauk.
26 Apaiz nagusiaren morroietariko batek, Pedrok belarria moztu zionaren ahaideak, esan zion:—Nola ezetz! Neuk ikusi hindudan baratzean horrekin.
27 Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.
28 Kaifasenetik gobernariaren jauregira eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu.
29 Pilatok kanpora irten eta galdetu zien:—Zertaz salatzen duzue gizon hau?
30 Haiek erantzun zioten:—Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.