32 Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei.
33 Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi;
34 soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.
35 Ikusi zuenak berak testigatzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen.
36 Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko.
37 Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.
38 Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua.