8 Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato.
9 Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi:—Nongoa zara zu?Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin.
10 Orduan, Pilatok esan zion:—Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko?
11 Jesusek erantzun zion:—Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.
12 Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion:—Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da.
13 Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian eseri zen, «Harlosatua» —hebreeraz Gabata— zeritzan tokian.
14 Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eguerdi aldea. Pilatok esan zien juduei:—Hemen duzue zeuen erregea.