11 Maria hilobi ondoan gelditu zen, kanpoan negarrez. Halako batean, oraindik ere negarrez, hilobirantz makurtu zen,
12 eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan.
13 Aingeruek esan zioten:—Emakume, zergatik ari zara negarrez?Hark erantzun zien:—Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten.
14 Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela.
15 Jesusek esan zion:—Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza?Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:—Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.
16 Jesusek esan zion:—Maria!Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:—Rabbuni! (hau da, Maisu).
17 Jesusek esan zion:—Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.