1 Geroxeago, berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela gertatu zen agerpena:
2 Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas —Bikia zeritzana—, Natanael —Galileako Kanakoa—, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle.
3 Hortan, Simon Pedrok esan zien:—Arrantzura noa.Besteek erantzun zioten:—Zurekin goaz gu ere.Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.
4 Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.
5 Jesusek esan zien:—Mutilok, baduzue jatekorik?Haiek erantzun:—Ez.
6 Jesusek esan zien:—Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.
7 Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.