11 Igo zen ontzira Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.
12 Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera».Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena.
13 Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.
14 Hirugarren aldia zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.
15 Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori:—Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?Hark esan zion:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Orduan, Jesusek:—Larra itzazu nire bildotsak.
16 Bigarrenez galdetu zion Jesusek:—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedrok, berriro:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Jesusek, orduan:—Zaindu nire ardiak.
17 Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:—Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.Orduan, esan zion Jesusek:—Larra itzazu nire ardiak.