19 Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion:—Jarraitu niri.
20 Pedrok itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?» galdetu ziona.
21 Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi:—Jauna, eta hau zer?
22 Jesusek erantzun zion:—Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri.
23 Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua zabaldu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?»
24 Ikasle huraxe da gauza hauetaz guztiez testigantza egin duena eta idatzi dituena, eta guk ongi dakigu egiazkoa dela haren testigantza.
25 Beste gauza asko ere egin zituen Jesusek. Guztiak banan-banan bilduko balira, nik uste mundu osoan ere ez liratekeela sartuko idatz litezkeen liburuak.