4 Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.
5 Jesusek esan zien:—Mutilok, baduzue jatekorik?Haiek erantzun:—Ez.
6 Jesusek esan zien:—Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.
7 Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.
8 Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.
9 Lehorreratzean, su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia.
10 Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».