28 Zeuek zaituztet lekuko zera esan nuela: «Ez naiz ni Mesias, haren aurretik bidalia baizik».
29 Emaztea senarrarena da. Senarraren adiskidea senarraren ondoan egoten da, hari entzuteaz pozik. Horixe dut nik ere poza, poz bete-betea.
30 Hark hazi egin behar du eta nik txikiagotu.
31 «Goitik datorrena denen gain dago. Lurretik sortua lurrekoa da, eta lurrekoaz mintzo da; zerutik datorrenak
32 ikusi eta entzun duena testigatzen du; baina haren testigantza ez du inork onartzen.
33 Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du.
34 Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua.