3 Jesusek erantzun zion:—Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.
4 Nikodemok galdetu:—Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?
5 Jesusek erantzun:—Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.
6 Gizakiagandik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu.
7 Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako.
8 Haizeak edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin.
9 Nikodemok galdegin zion:—Nola gerta daiteke hori?