32 ikusi eta entzun duena testigatzen du; baina haren testigantza ez du inork onartzen.
33 Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du.
34 Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua.
35 Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena.
36 Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gain».