24 Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.
25 Emakumeak esan zion:—Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.
26 Jesusek esan zion:—Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.
27 Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28 Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:
29 «Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»
30 Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.