1 Handik aldi batera, juduen jai bat ospatzen zen, eta Jesus Jerusalemera itzuli zen.
2 Bada Jerusalemen, Ardien atea delakoaren ondoan, uraska bat, bost aterpe dituena. Hebreeraz Betzata. deitzen diote.
3 Aterpeetan gaixo asko egon ohi zen, lurrean etzanda: itsu, herren eta elbarriak. (
3b-4 ).
5 Bazen han gizon bat, hogeita hemezortzi urtez gaixo zegoena.
6 Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion:—Nahi duzu sendatu?
7 Gaixoak erantzun zion:—Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.