11 Hark erantzun zien:—Sendatu nauenak berak esan dit: «Hartu ohatila eta ibili».
12 Haiek galdetu zioten:—Nor da ohatila hartu eta ibiltzeko esan dizun hori?
13 Baina sendatuak ez zekien nor zen, Jesus ezkutatu egin baitzen inguruan zegoen jendetza artean.
14 Geroxeago, Jesusek tenpluan topo egin zuen harekin eta esan zion:—Begira, sendaturik zaude; ez egin berriro bekaturik, okerragorik gerta ez dakizun.
15 Joan zen gizona, eta agintariei adierazi zien Jesus zela sendatu zuena.
16 Honengatik, hain zuzen, larunbatez halako gauzak egiten zituelako, agintariak Jesus pertsegitzen hasi ziren.
17 Jesusek, orduan, hau azaldu zien: «Nire Aita etengabe ari da lanean, eta ni ere bai».